XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOHN: Ez duzu aita aspalditik ikusi?

GAZTEA: Ez nuke oraingoz ikusi nahi.

(Etenaldia)

Ezagutzen duzu Edipo erregeren istorioa?

JOHN: Ezetz esan dizut lehen.

GAZTEA: Etxetik kanpo bizi zen Edipo eta aita hil zuen ustekabean. (Etenaldia)

Utz dezagun kontua, oraingoz. Kontatu beste zerbait.

JOHN: Ekarri kartak. (Kartak hartuz) Denbora joan zaigu.

Errebantxa eman behar didazu. (Kartak nahasiz)

GAZTEA: Horixe eskuairea. profesionala ematen duzu.

JOHN: Zer dakizu zuk horretaz?

GAZTEA: Hiru moeta daude kartak emateko.

Liburuak dioenez, lehena da eskumatik eskerrera botatzea, gatza pittin bat botako bazenu bezala...

JOHN: Isilduko zara? Ezin dut pentsatu.

GAZTEA: Zer pentsatu behar duzu. ba?

JOHN : Kontatu didazun kontu hori. Ediporena.

GAZTEA: Edipok asko jakin nahi zuen eta zoritxarra aurkitu zuen.

Hortik dator Ediporen konplexua.

JOHN: Ezagun duzu eskolatua zarela.

GAZTEA: Ez nuen Unibertsitatea amaitu.

JOHN: Eta zer uste duzu, neuk ere aita hiltzeko gogoa nuela?

GAZTEA: Ez nintzen zutaz ari.

Agian neure buruaz ari nintzen.

Amesgaiztoak izaten ditut.

Taberna batean nago.

Borrokan hasi naiz gizon helduago batekin eta hil egiten dut.

Orduan, gizonaren paperak aztertutakoan aita hil dudala jakinarazi dit poliziak.